John le Carré
John le Carré (Poole, Erresuma Batua, 1931ko azaroaren 19an), idazle Britainar bat da. Beste benetako izena David John Moore Cornwell da. Bere liburua gehienak Gerra hotzeko garaian girotutako suspense eta espioitza istorioak dira. Berna eta Oxfordeko unibertsitateetan ikasi zuen eta Etonen irakasle izan zen 1956 eta 1958 urteen artean. 1960 eta 1964 artean Erresuma Batuko diplomatikoen multzoko kidea izan zen.
Gerra hotza bukatzerakoan bere liburuetan elementu berriak sartzen hasi zen, garaikidetasuna mantentzeko. Honela, azken hamardaketan munduan eman diren arazo sozio-politikoak ikutu ditu: terrorismo islamista, Sobietar Batasunaren erorketak sortutako egoerak, Estatu Batuek Panaman izandako politika, industria farmazeutikoen azpijokoak, e.a.
Bere liburuetako pertsonaiak, beraien artean ezagunena Smiley agentea, ilunak eta konplexuak dira, Ian Flemingek sortutako 007 agentearen kontrakoak. Pertsonaiak oso sakonki garatzen ditu: beraien aurreko bizitza, erlazio pertsonalak, barneko kontraesanak, bizitzako helburuak eta ahulezieak aurkezten dizkigu.
Bere liburuak hizkuntz askotara itzuliak izan dira eta batzuekin pelikulak ere egin dira.
Lanak [aldatu]
- 1961 : Hildarentzako deia ("Call for the dead")
- 1962 : Kalitatezko erahilketa ("A Murder of Quality")
- 1963 : Hotzetik etorri zen espia ("The Spy who Came in from the Cold"). Somerset Maugham Saria eta Crime Writers Association Gold Dagger Saria.
- 1964 : Espia ez da bueltatzen
- 1965 : Espien ispilua ("The looking-glass war")
- 1968 : Alemaniko hiri txiki bat ("A small town in Germany")
- 1971 : Maitale inozo eta sentimentala ("The Naive and Sentimental Lover")
- 1974 : Satorra ("Tinker, Tailor, Soldier, Spy")
- 1977 : Ikasle ohoretsua ("The honourable schoolboy")
- 1979 : Smileyren jandea ("Smiley's People")
- 1982 : Danborra jotzen zuen neskatxoa ("The Little Drummer Girl")
- 1986 : Espia perfektua ("A Perfect Spy")
- 1989 : Errusia etxea ("The Russia House")
- 1991 : Pake jasanezina ("The unbearable peace")
- 1991 : Erromes sekretua ("The Secret Pilgrim")
- 1993 : Infiltratua ("The Night Manager")
- 1995 : Gure jokoa ("Our Game")
- 1997 : Panamako jostuna ("The Tailor of Panama")
- 1999 : Single & Single ("Single & Single")
- 2001 : Lorezain leiala ("The Constant Gardener")
- 2004 : Erabateko lagunak ("Absolute Friends")
- 2006 : Misiolarien abestia ("The Mission Song")
- 2009 : Gizonik bilatuena ("A Most Wanted Man")