Johnny Mnemonic

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Johnny Mnemonic
Datuak
Jatorrizko izenburua Johnny Mnemonic
Izenburua euskaraz Johnny Mnemonic
Urtea 1995
Estreinaldia 1995eko maiatzaren 26a
Generoa zientzia-fikzioa
Herrialdea KanadaKanada
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 96 minutes (AEB)
103 minutes (Japonia)
Aurrekontua 26 miloi dolar
Banatzailea TriStar Pictures
Zuzendaria
Robert Longo
Ekoizleak
Don Carmody
Gidoilariak
William Gibson
William Gibson idazlearen Johnny Mnemonic eleberrian oinarrituta
Aktoreak
Keanu Reeves
Dolph Lundgren
Takeshi
Ice-T
Dina Meyer
Henry Rollins
Udo Kier
Von Flores
Musikagileak
Brad Fiedel
Mychael Danna (Japaniako estreinaldia)
Argazkilariak
François Protat
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Johnny Mnemonic 1995eko Robert Longo estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da, bai eta zuzendari gisa bere estreineko filma ere. William Gibson idazlearen Johnny Mnemonic eleberrian oinarrituta dago. Bertan, Keanu Reeves, Dolph Lundgren, Takeshi, Ice-T, Dina Meyer, Henry Rollins, Udo Kier eta Von Flores aktoreek antzeztu zuten.

Filma hau cyberpunk literatur-zinema-komiki generoaren adibide argia da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2021. urtea, Lur planetako gizateriaren zati handi batek "Dardar Beltzaren Sindromea" deritzon gaixotasun berri bat du. Johnny Mnemonic (Keanu Reeves) informazio sekretu garratzitsu bat kokapen jakin batera eramateko kontratua izan den posta-gizakia da (informazioa bere burmuin-implantean daramaten gizonak).

Bi zientzialarik PharmaCOM izeneko botika-enpresan lan egitetik laga dute, enpresa honi lapurtutako informazioa Johnnyri eaten diotelarik, baina enpresak informazioa berreskuratzeko Yakuzako hiltzaileak kontratatu ditu. Johnnyk ez du datu garrantzitsu horiek gordetzeko behar adina memoriarik, 24 ordutan bere burmuina gainkargaren ondorioz hil egiten delarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]