Joinville uhartea
Joinville uhartea Antartikako Joinville uhartediko uharterik handiena da. Penintsula antartikoko Luis Felipe penintsularen iparrekialdeko muturreko puntan dago, elkarrengandik Itsasarte Antartikoak bananduta daudelarik.
Gutxi gora-behera 64 kilometro neurtzen du ekialdetik mendebaldera eta 20 kilometroko zabalera du. Erabat izoztua dago.
Joinville uhartea 1838an Jules Dumont d'Urvilleren Frantziar Espedizio Antartikoak aurkitu eta gutxi gorabehera kartografiatu zuen. D'Urvillek Frantzisko Orleansekoaren omenez izendatu zuen; Frantzisko (1818-1900) Joinvilleko printzea zen, Luis Filipe I.a Frantziakoa Orleansko dukearen hirugarren semea.
[aldatu] Lurralde aldarrikapenak
Argentinak uharte hau Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Hiru aldarrikapenak Itun Antartikoaren baldintzetara mugatuta daude
Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:
- Argentinak penintsula osoa isla Joinville deitzen du.
- Txilek isla Joinville
- Erresuma Batuak Joinville island