Jokin Argote

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jokin Argote
Bizitza
JaiotzaGetaria1982ko abuztuaren 6a (41 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Jokin Argote Uria, pilota arloan Argote deituraz ezaguna (Getaria, Gipuzkoa, 1982ko abuztuaren 6a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelaria zen, Asegarce enpresakoa. Estatistika ofizialen arabera, 1,84 metro luze da, eta 87 kilo pisatzen du. Lehendabiziko partida 2006ko ekainaren 17an jokatu zuen, Zarauzko Aritzbatalden. 2013an erretiratu zen, zortzi hilabetez partidarik jokatu gabe izan ondoren, eskuin eskua Raynauden sindromeak jota, 30 urte besterik ez zuela (esku huskako pilotari bat mailarik onenean aritzen den adinean, alegia).[1]

Lorturiko sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi aldiz irabazi zuen Bigarren Mailako Esku Huskako Binakako Txapelketa (2007an eta 2008an), bietan aurrelaritzat Julen Retegi zuela; eta bi aldiz izan zen txapeldunorde Bigarren Mailako Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketan (2007an eta 2009an).[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Igor G. VICO: «Argote abandona», Deia, 2013-01-09.
  2. Jon ORMAZABAL: «Jokin Argote cambia de oficio»[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2013-01-09.