Jokin Bildarratz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jokin Bildarratz Sorron» orritik birbideratua)
Jokin Bildarratz

(2023)

Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioko Ordezkaria

2016ko apirilaren 18a - 2020ko urriaren 11

Tolosako alkatea

2003ko ekainaren 23a - 2011ko ekainaren 11 - Ibai Iriarte San Vicente

Eusko Legebiltzarkidea

2001eko irailaren 27a - 2001eko abenduaren 10a - Luke Uribe-Etxebarria Apalategi
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia

Espainiako senataria

Bizitza
JaiotzaTolosa1963ko martxoaren 15a (61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Twitter: bildarratz Edit the value on Wikidata

Jokin Bildarratz Sorron (Tolosa, Gipuzkoa, 1963ko martxoaren 15a - ) EAJko euskal herritar politikaria da, Tolosako alkatea izan zen bi legegintzalditan (2003-2011) eta EUDELeko elkarteburua. Espainiako Senataria izan zen 2016tik 2019ra bitarte.[1] Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua da 2020ko irailetik.[2]

Irakasle-ikasketetan Natur Zientzien esparruan diplomatua eta Zientzia Politiko eta Soziologian lizentziatua da. Irakasle bezala lan egin eta Anoetako ikastolako zuzendari izan ondoren, kazetari ibili zen Euskal Irrati Telebistan.

EAJko Eusko Legebiltzarkide izan zen 2001eko irailaren 27tik urte bereko abenduaren 10era arte, Josu Jon Imaz ordezkatuz.

Leioako Karmelo Sainz de la Mazaren ondoren EUDELeko lehendakari kargua hartu zuen.

2011ko udal hauteskundeetan alkatetza galdu zuen, Tolosako EAJ bigarren zerrenda bozkatuena izan zen Tolosan, 7 zinegotzi atera zituztelarik, Bilduren 8 zinegotzien aurrean. Aralarrek zinegotzi bat atera zuen eta PSEk beste bat.

Hezkuntza legea berriztatzeko prozesua 2022an[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburu gisa Jokin Bildarratzen erronka nagusia Hezkuntza Legea berriztatzea zen. Bide horretan, 2022ko martxoan hezkuntza-ituna adosteko Eusko Legebiltzarrean sortutako lantaldean akordioa lortu zuten EAJk, PSE-EEk, Elkarrekin Podemos-IUk eta EH Bilduk. Behin betiko testua apirilaren 7an egin zen Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran onartuko zen.[3] Sei hilabete geroago, 2022ko irailaren 14an Hezkuntza Lege horren aurreproiektuaren zirriborroa aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak. Eragileek zehaztasuna eskatu zioten Jaurlaritzari zenbait puntutan, eta Bildarratzek berretsi zuen aurreproiektua sinatutako akordioari «fidel» zitzaiola, Ikastetxe bakoitzak bere egoera soziolinguistikoari erantzun beharko ziola (hartu behar dituzten neurriak desberdinak direla); beti ere Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzerako euskaraz eta gazteleraz B2 maila lortzea dela denentzako helburua; eta segregazioak sortzen duen zaurgarritasuna landuko zutela hurrengo ikasturtetik.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. España, Senado de. «Senatariaren fitxa | BILDARRATZ SORRON, JOKIN | Espainiako Senatua» www.senado.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-06).
  2. «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Jokin Bildarratz Sorron - Berriak» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-06).
  3. Lete, Edurne Begiristain-Uxue Rey Gorraiz- Irati Urdalleta. «Hezkuntza itunerako akordioa erdietsi dute EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta EP-IUk» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  4. Urdalleta Lete, Irati. «Eragileak, zehaztasun eske» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Cristina Uriarte
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua

2020ko irailaren 8a - gaur egun
Ondorengoa
Karguan