Jokin Mujika
| Informazio pertsonala | |
|---|---|
| Izena | Jokin Mujika Aranburu |
| Jaiotza data | 1962ko abuztuaren 22a |
| Jaiotza herria | Itsasondo |
| Jaiotza herrialdea | Gipuzkoa |
| Kirol informazioa | |
| Modalitatea | Errepidea / ziklo-kross |
| Rola | Txirrindularia |
| Trebetasuna | Guztiak |
| Profesional taldea(k) | |
| 1984-1986 1987-1989 1990-1991 1992 1993-1996 |
Orbea Caja Rural Banesto Artiach Orbea |
| Garaipen nagusiak | |
| Galiziako Itzulia (1987) Eibarko Bizikleta (1988) |
|
Jokin Mujika Aranburu (Itsasondo, Gipuzkoa, 1962ko abuztuaren 22a -) euskal txirrindulari ohia da[1].
Eduki-taula |
Ibilbidea [aldatu]
Etorkizun oparoko txirrindularia izan zen errepideko txirrindularitza zein ziklo-krossean. Gaztetan, ziklo-krosseko Espainiako txapelduna bitan eta munduko txapeldunordea izan zen, errepideko txirrindularitzan berriz, Espainiako txapelduna izan zen. 1981an eroriko bat izan zuen eta garezurra hautsi zuen, ondorioz hamar egun eman zuen ospitalean. Handik gutxira, soldadutza egitera deitu zioten, eta txirrindularitza utzi behar izan zuen aldi baterako.
1984an profesionaletara pasatu zen eta Orbea, Caja Rural, Banesto eta Artiach taldeetan lehiatu zuen.
Profesionaleko azken urteetan errepideko txirrindularitza utzi zuen eta ziklo-krossean lehiatzen jarraitu zuen. Azkenik, mendiko bizikleta modalitatera pasatu zen eta 1996ko Atlantako Joko Olinpikoetan parte hartu zuen[2].
Palmaresa [aldatu]
|
|
Emaitzak lasterketa nagusietan [aldatu]
| Lasterketa | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Italiako Giroa | - | - | - | 11.a | - | 19.a | - | - | - | - | - | - | - |
| Frantziako Tourra | - | 45.a | 30.a | 41.a | 63.a | 78.a | - | - | - | - | - | - | - |
| Espainiako Vuelta | 49.a | 43.a | 76.a | - | 14.a | - | 62.a | Utzi | - | - | - | - | - |
| Txirrindularitzako Munduko Txapelketak |
- | - | 11.a | - | - | - | - | - | - | - | - | 40.a | - |
(*) Ziklo-krossean
Taldeak [aldatu]
- Orbea (1984)
- MG-Orbea (1985)
- Seat-Orbea (1986)
- Caja Rural-Orbea (1987-1989)
- Caja Rural-Paternina (1989)
- Banesto (1990-1991)
- Artiach (1992)
- Orbea (1993-1996)