Jolas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haurrak jolasean. Alemania, 1948.

Aisian, jolasa atseginez eta gozamenerako egiten den jarduera bat da, lana eta artea ez bezala. Jolasarekin zer ikusirik duten gauza, eremu eta jarduerak ludikoak direla esaten da. Jokoa, kirola, dantza eta beste zaletasun zenbaitekin lotutako jarduerak jolasa dira, sarri jarduera hauetan lan eta artetik bereiztea zaila izaten den arren. Jolasa jarduera fisikoa, intelektuala zein tartekoa izan daiteke, maila ezberdinetan. Adibidez, kirol-jarduerak jolas fisikoa izaten dira eta bideojokoak eta karta-jokoak intelektualagoak. Jolasa gizakiaren berezko jarduera da, haur zein helduentzat, beste pertsonekin harremanetan jarri, lagun-giroa sortu, nekeak kendu eta josteta moduan, modu dibertigarri batez.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jolas Aldatu lotura Wikidatan


Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Jolasa