Jolly Jumper

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jolly Jumper komikietako pertsonaia bat da, zaldia zehazki. Lucky Luke cow-boy edo bakeroaren zaldia da. Kolore zurikoa da, eta Lucky Lukek esaten dion guztia ulertzen du. Beti egoten da prest Lucky Luki laguntzera joateko, hau zailtasun handietan sartuta dagoenean. Berebiziko amorru dio Rantanplan zakurrari, Dalton Anaiak preso egoten diren espetxeko zakur leloari, Lucky Lukekin joaten baita zakur hau haren egitekoren batetara. _"Munduko zaldirik argiena" bezala deskribatuta dago

Lehen agerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lucky Luken komikietan, Jolly Jumper, lehenengo aldiz, "Arizona 1880" istorioan agertu zen. Istorio hau, Le Journal de Spirou komiki aldizkarian argitaratu zen, 1946ko abenduaren 7an.

Beste ezaugarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xakean jokatzen badaki, eta Lucky Luki joko hontan irabazten dio. Alanbre estuen gainean ibiltzen ere badaki. Azkenik, atzeko ezkerraldeko hankan, marroi koloreko orbantxo batzuk ditu.