Jomo Kenyatta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jomo Kenyatta, 1966an

Jomo Kenyatta (1893ko urriaren 20 - 1978ko abuztuaren 22) Kenyako politikaria izan zen, kikuyu etniakoa. Panafrikanismoko karisma handiko liderra izan zen. Independentziaren aldeko mugimenduaren zuzendari eta Kenyako lehendakari izan zen. Karrera politikoa 1946an sortutako Kenyako Batasuna alderdi nazionalista zuzentzen hasi zuen. Mugimendu panafrikanista sortu zuten kongresuetan parte hartu zuen. Agintera iritsi zenean, kolonoak beldur ziren oso nazionalista zelako baina laster ikusi zen agintari zuhurra zela eta aurrerapena ekarri zion herriari, kontinente guztiko aurreratuenetakoa bihurtu baitzen.

Kenyako nazioaren aitatzat jotzen da. Herrialde hartako aurreneko lehen ministroa (1963-1964) eta presidentea (1964-1978) izan zen. Nairobiko nazioarteko aireportuak haren izena darama.

Aipuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ingelesak gustokoak ditut, Ingalaterran. Zuriek alde egin behar dute. Afrika afrikarrentzat da.
  • Nazioko hizkuntza da gobernu independiente ororen oinarria. Kolonizatzaile ohiei ezin diegu eusten jarrai... ingelesarik gabe konpontzen ez direnek ere maleta hartu eta alde egin ahal dute. (1974)
  • Misioilariak iristerakoan, afrikarrok lurra eta misioilariek Biblia zeukaten. Begiak itxita otoitz egiten irakatsi ziguten. Begiak irekitakoan, eurek lurra eta guk Biblia geneukan.
  • Batzuk kolonizazioaren ajeaz baliatzen dira nahita bere probetxurako, kanpoko indarren onerako. Guretzat, komunismoa kolonialismoa bezain kaltegarria da. (1964)
  • Zuriek alde egin ezean, zerura iristen lagunduko diegu.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jomo Kenyatta Aldatu lotura Wikidatan