Jōmon Aroa

Wikipedia(e)tik
Jomon garaia» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Japoniako historia
Satsuma-samurai-during-boshin-war-period.jpg


Jōmon Aro goiztiarreko ontzia (K. a. 10.000-K. a. 8.000, munduko ontzirik antzinakoena. Tokioko Museo Nazionala

Jōmon Aroa (縄文時代 Jōmon-jidai?) , Japonian duela 12.000 urte inguru hasi zen aro historiko bat izan zen. Gutxi gora-behera 10.000 urte iraun zuen, K. a. XII. milurtekotik K. a. III. mende ingururaino.

Jōmon izenak zeramiken azaleretan ikus daitezkeen "soka" inprimaketak izendatzen ditu.

Aro hau, geologia historikoaren arabera, Pleistozeno amaieratik Holozeno hasieraraino garatu zen Japonian, eta, munduaren historian, Mesolito (edo Paleolito amaieratik) garaitik Neolitorainoko garairaino doan tarteari dagokio, Harri Aroan. Aipatu behar da zeramikaren aurkikuntza eta "etxebizitza-lubaki" deritzotenen garapena (竪穴住居) (hau da, sakon zulatutako solairuak dituzten etxebizitzak) beste fenomeno kultural batzuen artean.

Tokiko aldaerak onartu arren, Jōmon kulturak antzeko patroiak mantendu zituen uharte guztietan, Hokkaidotik Okinawara. Bere oinarri ekonomikoa, ehiza, arrantza eta fruitu biltzeaz osatua zegoen, laboreen nekazaritza oso primitibo baten existentzia ere suposatu den arren. Kultura honen berezitasunetako bat, Jōmon zeramikak izan ziren, izen hau, euren azaleran dituzten soka inprimaketagatik jasotzen dutenak.

Hokkaidoko eta Honshu iparraldeko biztanleek ez zuten arroz zelaien sistema hartu (Asia kontinentaletik sartua K. a. V. mende hasiera inguruan), ziur aski, arroz landareak hotzaren aurka zuen ahultasunagatik. Shikoku, Kyushu eta Honshun Yayoi kultura garatu zen bitartean, Hokkaidon, aldaketa handirik gabe mantendu zen Jōmon kultura, etapa berri honetan, epi-jōmon edo zoku-jōmon kultura deitzen den arren.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jōmon hitzak (japonieraz 縄文),"soka arrastodun zeramika" esan nahi du, eta Edward S. Morse zoologoak erabili zuen lehen aldiz 1877an, Ōmoriko maskor aztarnategian aurkitutako zeramikari erreferentzia egiteko. Zeramika hori Harri Aroko elementurik bereizgarrienetako bat bezala hartu izan zen Japonian. Geroago Yayoi zeramika aurkitu eta azterketa tipologikoak garatu ondoren, Jōmon zeramika eta Yayoi zeramikaren arteko ezberdintasuna ezarri zen, egungo "Jōmon Aroaren" (縄文時代) eta "Yayoi Aroaren" (弥生時代) arteko banaketaren oinarria.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jōmon Aroa Aldatu lotura Wikidatan