Jon Bon Jovi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jon Bon Jovi 2007an.

John Francis Bongiovi, Jon Bon Jovi bezala ezagunagoa, (1962ko martxoak 2, Sayreville, New Jersey, Estatu Batuak) musikari, abeslari, kantagile eta aktore estatubatuarra da, Bon Jovi musika taldearen abeslari eta sortzaile bezala ospetsu egin zena. Bere karrera guztian zehar bakarkako bi album eta Bon Jovi taldearekin estudioko hamaika album argitaratu ditu, horietatik mundu guztian 130 milioi ale baino gehiago salduz.

Bakarlari bezala hainbat sari eta ezagutza jaso ditu, hala nola, urrezko globo bat eta Oscarretarako izendapen bat bere bakarkako arrakasta Blaze of Gloryrengatik. 2000, 2004 eta 2008. urteetan Al Gore, John Kerry, eta Barack Obamaren aldeko kanpainan parte hartu zuen hurrenez hurren, hauek Estatu Batuetako hauteskundeetan presidentegai zirenean.

Musikaria izateaz gain, aktore lanak ere egin ditu hainbat pelikula eta telesailetan parte hartuz. Denetan ezagunena Ally McBeal telesaileko azken denboraldian izan zuen papera da, iturgin eta protagonistaren mutil lagunarena.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelikulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Return of Bruno (1988)
  • Young guns II (1990)
  • Moonlight & Valentino (1995)
  • The Leading Man (1996)
  • Destination Anywhere (1997)
  • Homegrown (1998)
  • Little City (1998)
  • No Looking Back (1998)
  • Row your Boat (1998)
  • U-571 (2000)
  • Pay it Forward (2000)
  • Vampires: Los Muertos (2002)
  • Cry Wolf (2005)
  • National Lampoon's Pucked (2006)

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ally McBeal (2002)
  • Sex and the City (kapitulo bat)
  • Las Vegas (kapitulo bat)
  • The West Wing (kapitulo bat)

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarlari moduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bon Jovi taldearekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albuma Urtea Mota
Lehen etapa (1984-1988)
Bon Jovi 1984 Estudio albuma
7800º Fahrenheit 1985 Estudio albuma
Slippery When Wet 1986 Estudio albuma
New Jersey 1988 Estudio albuma
Bigarren etapa (1992-1995)
Keep the Faith 1992 Estudio albuma
Cross Road 1994 Abesti onenen bilduma (1984-1994)
These Days 1995 Estudio albuma
Hirugarren etapa (2000-gaur egun)
Crush 2000 Estudio albuma
One Wild Night Live 1985-2001 2001 Zuzeneko bilduma
Bounce 2002 Estudio albuma
This Left Feels Right 2003 Bertsionatutako abestien bilduma
100,000,000 Bon Jovi Fans Can't Be Wrong 2004 Lau CD eta DVD batez osatutako kaxa, 50 abesti berrirekin
Have a Nice Day 2005 Estudio albuma
Lost Highway 2007 Estudio albuma
The Circle 2009 Estudio albuma
Greatest Hits[1] 2010 Abesti onenen bilduma II" (1995-2010)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jon Bon Jovi Aldatu lotura Wikidatan