Jon Cortina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Cortina

(2005)
Bizitza
JaiotzaBilbo1934ko abenduaren 8a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGuatemalako Hiria2005eko abenduaren 12a (71 urte) (70 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, unibertsitateko irakaslea, apaiz katolikoa eta misiolaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Jon Cortina Garaigorta S.J. (Bilbo, 1934ko abenduaren 8Guatemala Hiria, 2005eko abenduaren 12) euskal apaiz jesuita eta ingeniaria zen, El Salvadorren Asociación Pro-Búsqueda de Niñas y Niños Desaparecidos elkartearen sortzaile. Askapenaren teologiaren bultzatzailea ere bazen.

Frankfurten TeologiaJon Sobrino lagunarekin batera- eta Estatu Batuetan Ingeniaritza ikasi zituen.

El Salvadorrera misiolari joan zen 1955ean, non zubiak eta errepideak eraiki ez ezik Rutilio Grande aita jesuitarekin batera ere lan egin zuen Giza Eskubideen alde. 1977an Grande hil zutenean, Oscar Romero aita Jon Cortinari Aguilareseko bere parrokia eman zion.

Universidad Centroamericana Jose Simeon Cañasen (UCA) Ingeniaritza klaseak eman zituen non Jon Sobrino eta Ignacio Ellakuriak lan egin zuten.

1989ko azaroaren 16an, 26 militar salvadortarrek - horietatik 19 Ameriketako Eskolaren lizenziatuak- UCAn sartu eta sei jesuita -Ignacio Ellakuria errektorea tartean-, langile bat eta honen alaba hil zituzten. Jesuita bik baino ez zen bizi: Jon Sobrino Asian eta Jon Cortina Chalatenangon zeudelako.

Baina hilketak ez zuen aita Cortina makurtu eta Giza Eskubideen aldeko lanari lotu zion, batez ere umeen bahiketegatik kezkatuta. 1994an, Cortinak Asociación Pro Búsqueda de Niños elkartea sortu zuen adin-gutxikoak aurkitzeko, Mirna Perla de Anayarekin batera.

Cortina 2005ean hil arte, 754 kasu ikertu zituzten: 172 gaztek bere familia aurkitu zituzten, 39 hilda zeuden, 90 ez zuten familia ikusi nahi eta 453 oraindino desagertuak ziren.

2005eko azaroaren 24an burmuineko isuriak jo zuen Guatemala Hirian zegoela eta aste bi geroago hil zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]