Jon Eizagirre Manterola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Eizagirre Manterola
Bizitza
JaiotzaZarautz1966ko otsailaren 22a (58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Jon Eizagirre Manterola (Zarautz, Gipuzkoa, 1966ko otsailaren 22a) gipuzkoar erremontari ohia da.

1985ean estreinatu zen profesional mailan Uharteko Euskal Jai Berri pilotalekuan. 1992, 1994 eta 1995eko binakako txapelketak irabazi zituen, erremontean betiere, eta txapeldunorde izan zen 1993 eta 1996an. Banakako Txapelketan hirutan izan da txapeldunorde, 1996, 1997 eta 1999an, eta txapeldun 2003an. Koteto Ezkurrak eta Eizagirrek jokatu zituzten urte horietako banakako finalak. Urte horietan euskal erremonteak eman zuen jokalaririk onenetakoa izan zen atzelari zarauztarra. 2008an erretiratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]