Jon Kortazar
Jon Kortazar (Mundaka, Bizkaia, 1955eko urriaren 29a - ) euskal idazle eta literatura kritikaria da.
Euskal filologian doktore eta euskal literaturako katedraduna da EHUn 1992tik. Fikziozko liburuak ere egin izan dituen arren, bere lan nagusia ikerketa arloan izan da. Literatura kritikaren esparrua gehien landu duen egilea da, eta gaiari buruz argitalpen eta artikulu anitz idatzi ditu, batik bat XX. mendeko literatura eta bereziki poesiari buruzkoak: Teoría práctica poética de Esteban Urkiaga Lauaxeta (1986), Laberintoaren oroimena (1983), Luma eta lurra: euskal poesia 80ko hamarkadan (1987), Jose Maria Agirre, Xabier Lizardi (1896-1933) (1995), Juan Mari Lekuonaren olerkigintza (1997) eta Euskal literaturaren historia txikia (1997). Euskaltzaindiaren Mikel Zarate saiakera saria eskuratu zuen 1981ean. Euskal Herriko zein kanpoko hainbat literatura aldizkaritan eman ohi ditu argitara bere kritika lan eta artikuluak. Aipagarria da, bestalde, 1990ean argitara eman zuen Euskal Literatura XX mendean lana, hamarkada baten buruan hiru edizio izan dituena. Antologia honetan literaturgintzaren alor guztiak aurkeztu ditu, egileak eta haien lanak kronologikoki sailkatuta, eta bakoitza bere testuinguru historiko eta kulturalean kokatuta. Lan horren bigarren edizioa 1994an kaleratu zen, eta hirugarrena, berriz, 2000. urtean. Azken edizioan 1990. urtetik aurrera nabarmendu diren idazleak ere hartu ditu kontuan, eta bibliografia ere osatu du, antologia amaitutzat emanik.
Eduki-taula |
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Saiakera
- "Mikel Zarateren prosa" (BBK-Euskaltzaindia,1982).
- "Altxorrak eta Bidaiak. Haur kontabideen azterketak" (DDB, 1985).
- "Laberintoaren oroimena" (Baroja, 1989).
- "Euzkerea eta Yakintza aldizkarietako olerkigintza" (Labayru, 1995).
- "Euskal literaturaren historia txikia. Ahozkoa eta klasikoa (XVI-XIX)" (Erein, 1997).
- "Leiho-oihalen mugetan" (Erein, 1997).
- "Luma eta lurra: Euskal poesia 80ko hamarkadan" (BBK-Labayru, 1997).
- "Euskal literatura XX. mendean" (Prames, 2000).
- "Diglosia eta euskal literatura" (Utriusque Vasconiae, 2002).
[aldatu] Biografiak
- "Esteban Urkiaga, Lauaxeta (1905-1937)" (Eusko Jaurlaritza, 1995).
- "Jose Maria Agirre, Xabier Lizardi (1896-1933)" (Eusko Jaurlaritza, 1995).
[aldatu] Nobela
- "Bidean izan zen, Rosapen" (Hordago, 1982).
[aldatu] Kronika
- "Pott Banda" (Bilboko Udala, 2003).
[aldatu] Haur eta Gazte Literatura
- "Isu, haginik ez zuen marraxua" (Erein, 1984).
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.