Jon Manteca

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:30, 24 urtarrila 2016
Jon Manteca
Datu pertsonalak
Izen osoa Jon Manteca Cabañes
Ezizena El Cojo Manteca
Jaio 1967
Euskal Herria Arrasate, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 1996ko maiatzaren 25a
Espainia Orihuela, Alicante (Espainia)

Jon Manteca Cabañes, ezizenaz El Cojo Manteca (1967, Arrasate, Gipuzkoa - 1996ko maiatzaren 25a, Orihuela, Alicante) 1980ko hamarkadan Espainian ospetsu egin zen arrasatear bat izan zen.

1983ko urtarrilaren 23an argindar dorre batetara igo eta elektrizitate deskarga bat jaso ostean erori ondoren, hanka bat galdu eta buruan zauri larriak jasan zituen. Ondoren, etxerik gabe, punk janzkeraz, eta hara-hona ibili zen.

1987ko urtarrilaren 23an Madril hirian ikasleen manifestazio batean zehar telebistako irudietan kaleko hainbat seinale apurtuz agertu ondoren estatu mailan nahiz nazioartean ospetsu bilakatu zen, eta ordudanik El Cojo Manteca ezizena bereganatu zuen. Ironikoki, bera ez zen ikaslea, baina une hartan manifestazioa piztu zenean bera kale haietan bertan zebilen.

1996ko maiatzaren 25ean Orihuela udalerriko Vega Baja ospitalean 29 urte zituela eta HIESaren ondorioz hil zen.

Ikus gainera

Kanpo loturak