Jon Ramon Aboitiz
Jon Ramon Aboitiz (Cebu Hiria, 1948) filipinar enpresaburua eta Aboitiz & Co eta Aboitiz Equity Ventures Sozietate Anonimoaren presidentea da; biak Aboitiz Taldearen enpresak. Jon Ramon Cebuko Aboitiz euskal jatorriko senitartearen kidea da. Izan ere, Aboitiztarrak Lea-Artibaitik Filipinetara joan ziren XIX. mendean.
Aboitiz taldean, 1970an hasi zen, Californiako Santa Clara Unibertsitatean graduatu ondoren. 1976an enpresaren burua bilakatu zen eta 1991ean, Aboitiz Shipping Corp.eko Aboitiz & Co.ko presidentea izendatu zuten. Egun, Aboitiz Taldearen kargu batzuk dauzka, besteak beste: Davao Light & Power Co., Inc. mahaiburu eta zuzendari nagusia; Veco eta Aboitiz Jebsen Bulk Transport Corp.en mahaiburua eta Hapag-LLoyd Phils.-en, Cotabato Ice Plant.-en eta Bukidnon Hydropower Corp.-en zuzendaria.
Jon Ramon ere Ramon Aboitiz Foundation Inc.-en eta Association of Phillipine Foundationsen ondasun-administratzailea da.