Jon Sobrino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jon Sobrino (Bartzelona, Katalunia, 1938ko abenduaren 27a - ) euskal jatorriko jesuita ospetsua eta Askapenaren teologiaren bultzatzaile handienetarikoa da. Gai horren inguruko liburu askoren egilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemezortzi urte zituela, Jesusen Lagundian sartu zen. 1958an El Salvadorrera bidali zuten eta bertako naziotasuna hartu zuen. San Salvadorreko Universidad Centroamericanaren fundatzaileenetarikoa da. Ingenieritza ikasi zuen Saint Louisen (Missouri) eta teologia Frankfurten. El Salvadorrera itzulita, teologia irakasten hasi zen.

1980an erail zuten Oscar Arnulfo Romero gotzainaren adiskide eta lankidea zen.

1989ko azaroaren 16an, El Salvadorreko estatu-agenteek jesuiten kontrako erasoa burutu zuten. Jon Sobrino bizirik atera zen, baina Ignacio Ellacuria, Segundo Montes, Juan Ramón Moreno, Ignacio Martín Baró, Amando López, eta Joaquín López y López jesuitak zein Elba Ramos eta honen alba, Celina, erail zituzten.

2007ko martxoaren 14an, Jon Sobrinoren bi obra gaitzesteko ohartarazpen bat plazaratu zuen Vatikanok. Eliza Katolikoaren Fedearen Irakasbiderako Kongregazioak sinatutako ohartarazpena da. Haren arabera, liburu horietan Elizaren sinesteekin «bat ez datozen» ideiak ageri dira, «arriskutsuak». Ohartarazpenean, hala ere, ez da Sobrinori jarri behar zaion zigorra zehazten; Jesusen Lagundiaren edo San Salvadorko elizaren esku uzten du hori. Vatikanok berak zigorra ezarriko zuela pentsatzen zen; ikastetxe katolikoetan eskolak ematea debekatuko ziola, edo liburuak argitaratzea.

1999. urtean Euskaldun Unibertsala saria eman zion Eusko Jaurlaritzak. 2009ko abenduaren 10ean Deustuko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen, giza eskubideen defentsan egindako lanagatik.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iglesia de los pobres y organizaciones populares (1979).
  • Resurrección de la verdadera Iglesia. Los pobres, lugar teológico de la eclesiología, (1984).
  • Jesús en América Latina. Su significado para la fe y la cristología, (1985).
  • Religiones orientales y liberación (1988).
  • Liberación con espíritu. Apuntes para una nueva espiritualidad (Geist, der befreit: Anstösse zu einer neuen Spiritualität, 1989).
  • Compañeros de Jesús. El asesinato-martirio de los jesuitas salvadoreños (1989).
  • Sterben muss, wer an Götzen rührt: das Zeugnis der ermordeten Jesuiten in San Salvador: Fakten und Überlegungen (1990).
  • El Cristo de los Ejercicios de San Ignacio (1990).
  • Monseñor Romero (1990).
  • Monseñor Oscar A. Romero: un obispo con su pueblo (1991).
  • Jesucristo liberador: lectura histórico-teológica de Jesús de Nazaret (1991).
  • Santo Domingo 1992. IV. Generalversammlung der Lateinamerikanischen Bischofskonferenzen. Werden - Verlauf - Wertung (1993).
  • Befreiungstheologie als intellectus amoris (Martin Maierekin, 1994).
  • Mysterium Liberationis. Grundbegriffe der Theologie der Befreiung (Ignacio Ellacuriarekin, 1995/1996).
  • Qué queda de la Teología de la Liberación? (1997).
  • La Iglesia samaritana y el Principio-Misericordia (1998).
  • La fe en Jesucristo: ensayo desde las víctimas (1999).
  • Ignacio Ellacuría: aquella libertad esclarecida (1999).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. berria.info: Jon Sobrino, pobreen aldeko bidea