Jon Zabalo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Zabalo
Datu pertsonalak
Izen osoa Jon Zabalo Ballarin
Ezizena Txiki
Jaio 1892
Ingalaterra Manchester (Ingalaterra)
Hil 1948
Ingalaterra Londres (Ingalaterra)

Jon edo John Zabalo Ballarin, ezizenez Txiki (Manchester, Ingalaterra, 1892Londres, Ingalaterra, 1948) euskal herritar marrazkilaria eta irudigilea izan zen.

Bizitza

Donostiar jatorriko familia batean jaio eta hazi zen. Arreba Ignacia Zabalo Nor-nai zuen.

Madrilen Arkitektura ikasketak hasi eta Arte Ederretakoak amaitu zituen. Eduardo Lagarde, Anton Gezala, López Uralde eta abarrekin batera, Espainiako Gerra Zibilaren aurreko euskal herritar kartelgileen taldea osatu zuen.

Marrazkiak

Kartelgintza eta aldizkari, egunkari, iragarki eta liburuen ilustrazioa sarritan landu zuen (adibidez, 1922ko Gipuzkoako Artista Hasiberrien Erakustaldia, edota 1936ko Euskadiren Autonomia Estatutuaren aldeko 1931 eta 1933ko iragarki kanpaina). Haurrentzako liburuak nabarmentzekoak dira: Xabiertxo (1923), Txomin Ikasle (1931), Umearen laguna (1931), Martin Txilibitu, Zenbakizti lengaien ikastia, Garoa eleberriko azala eta El Pueblo Vasco, El Día, Argia, Vida Vasca (1924-1936), Euskalerriaren Alde (1911-1931), Antzerti, Poxpolin, etabarretan burututako ilustrazioak ere azpimarratzekoak dira. Bere anaia Pablorekin elkarlanean Arquitectura popular del País Vasco eta Grafía y Ornamentación de la rotulación vasca (Buenos Aires, 1947) liburuak burutu zituen.

Erbesteratzea eta heriotza

Orixeren Euskaldunak liburuaren ilustrazioak marrazten ari zela Espainiako Gerra Zibila piztu zen. Orduan Eusko Jaurlaritzarekin lan egin zuen.

Ondoren erbestera joatera behartua izan zen, behin Londres hirian bizitzen jarri zela margotzen bizi izan ahal zuen. 1948an hil zen. Bere marrazki eta ilustrazioen zati bat Matxin Labaienek "Txiki", marrazkilari ta umoredun / "Txiki", dibujante y humorista (Auñamendi, 1973, 188 orr.) liburuan argitaratu zituen.

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jon Zabalo Aldatu lotura Wikidatan