Jonah Lomu
![]() |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jonah Tali Lomu | |
| Ezizena | The Speed ("Abiadura") John |
|
| Jaio | 1975ko maiatzaren 12a (37 urte) | |
| Garaiera | 1,96 m. | |
| Pisua | 115 kg. | |
| Posizioa | Hegala | |
| Ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Partidak (puntuak) |
| 1996-1998 1999 2000-2003 2005-2006 1994-1999 2000-2003 2006 2009- |
Auckland Blues Waikato Chiefs Wellington Hurricanes Cardiff Blues Manukau Steelers Wellington Lions North Harbour Marseille Vitrolles |
22 (65) 8 (10) 29 (55) 10 (5) 28 (95) 21 (65) 3 (0) 0 (0) |
| Urteak | Selekzioa | Partidak (puntuak) |
| 1994-2002 | 63 (185) | |
Jonah Tali Lomu (1975ko maiatzaren 12an Auckland hirian jaioa, Zeelanda Berria) zeelandaberritar errugbi jokalaria da. 1994 eta 2002 bitartean All Blacks selekzioarekin 63 partidu jokatu zituen, 1995 eta 1999ko Munduko Errugbi Txapelketetan bereziki nabarmendu zelarik. Hegaleko posizioan jokatzen du. Errugbiaren lehenbiziko superizartzat hartua izan da, batez ere bere gaitasun fisiko sinistezina (100 metro 10.89 segundotan korritzen zituen[1]) eta bere aurkariengan izua sorrarazten zuelako, hortaz berak parte hartzen zuen errugbi partidu guztiek errugbizale eta ikusleengan egundoko eragina izaten zuten[2][3]. 1996 eta 1998 bitartean bere ibilbidea osasun arazoak zirela eta eten egin zen, 2003an arazo hauek larriagotu eta 2006. urterarte errugbiaren mundutik hat egotea beharturik izan da. 2009ko azaroan Frantziako Marseille Vitrolles Rugby taldearekin berragertuko dela iragarri zuen.
