Jonathan Swift

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jonathan Swift

Jonathan Swift (Dublin, 1667ko azaroaren 30Dublin, 1745eko urriaren 19) Irlandako idazlea izan zen. Bere idazlan nagusia Gulliver-en bidaiak izan zen (Gulliver's Travels edo Travels Into Several Remote Nations Of The World, In Four Parts. By Lemuel Gulliver, First A Surgeon, And Then A Captain Of Several Ships), 1726an argitaratua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jonathan Swift bere osabak hezi zuen, bere aita bera jaio baino lehen hil egin zelako. Dublineko Trinity College eskolan ikasi eta gero, emaitza kaskarrekin, Leicesterera joan zen Abigail Erick bere amarekin bizitzeko. Laster Sir William Templerekin lan egiteko aukera sortu zitzaion, idazten eta bere kontuak eramaten. Horretarako, Moor Parkera (Surrey) joan behar izan zuen, 1689an. Sir William Templek gero eta konfiantza handiagoa izan zuen Swiftengan. Hori dela eta, honek gai garrantzitsu batzuk ezagutu zituen, eta William III erregearen aurrean ere eraman zuten.

Swift Moor Parkera joan zenean, Esther Johnson izeneko zortzi urteko neskatila aurkitu zuen. Geroago, Swiften bizitzan berragertu zen, Stella izenarekin.

1694an, Swiftek Moor Parketik alde egin zuen, bere lanaz aspertuta, zeren Templek, nahiz eta Swiften lana baloratu, bera goratu ez baitzuen. Irlandako Elizan, anglikanoa, apaiztu zen eta Belfast inguruko herri batean, Kilrootean hasi zen lanean. 1699an, Templek berriro deitu zion eta Moor Parkera itzul izen, non Stellarekin topo egin zuen, 15 urteko gazte bihurtuta.

Urte horretan bertan, Berkeley kondearen idazkari eta kapilau izateko eskaintza jaso eta onartu zuen. Hala ere, Irlandara heltzean idazkaritza beste batek hartu zuela jakin zuen. Dena den, Irlandako hainbat elizen ardura hartu zuen, Berkeley kondearen kapilautzarekin batera. Kapilau moduan, denbora luze egon zen Dublinen, kondea 1701eko apirilean Ingalaterrara itzuli arte, berarekin joan zelako.

Urte bereko irailean Irlandara bueltatu zenean, Stellarekin, 20 urteko neska gaztea, lagunduta egin zuen. Misterio handia dago Stellarekiko harreman horretan. Batzuek uste dute 1716an ezkondu zirela isilpean, baina ez da froga argirik aurkitu. Dena den, ukaezina da maitasun handia egon zela bien artean, bizitza osoan iraun zuena.

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentsamendu anarkistaren aitzindaritzat hartua izan da, bere Gulliver-en bidaiak liburuagatik. Liburuak eragin handia izan zuen William Godwin eta Thomas Paine idazle ingeles erradikalengan.

Beste alde batetik, Vanessa izena asmatu zuen.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1877an Phobos eta Deimos sateliteak aurkitu zituzten. Hala ere, Jonathan Swiftek zehaztasun handiz deskribatu zituen bere Gulliver-en bidaiak liburuan, 1726an, hots, ehun eta berrogeita hamaika urte lehenago.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Battle of the Books, 1704 (1699an idatzia).
  • A Tale of a Tub, 1704.
  • Bickerstaff-Partridge Papers, 1708-1709.
  • The Journal to Sabu, 1710-1713.
  • An Argument against Abolishing Christianity, 1711.
  • The Art of Political Lying, 1712
  • A Proposal for Correcting, Improving and Ascertaining The English Tongue, 1712
  • Cadenus and Vanessa 1713
  • On the Conduct of the Allies, 1713.
  • Drapier's Letters, 1725.
  • Gulliver's Travels (Travels Into Several Remote Nations Of The World, In Four Parts. By Lemuel Gulliver, First A Surgeon, And Then A Captain Of Several Ships), 1726.
  • A Modest Proposal, 1729.
  • The Grand Question Debated, 1729.
  • Verses on His Own Death, 1731.
  • Directions to Servants, 1731.
  • A Complete Collection of Genteel and Ingenious Conversation, 1731.
  • The Lady's Dressing Room, 1732.
  • On Poetry, a Rhapsody, 1733.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jonathan Swift Aldatu lotura Wikidatan