Joniar ordena

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Joniar ordena: Julien David LeRoy, Les ruines plus beaux des monuments de la Grèce Paris, 1758 (XX taula)

Joniar ordena, kronologikoki, arkitektura ordena klasikoetatik bigarrena izan zen, bere jatorria K. a. VI. mendean izan zuelarik, Asia Txikiko mendebaldeko kostan eta Zikladetan, hau, Greziako hegoekialdean dagoen uhartedi bat Egeo Itsasoan. Doriar ordena baino lirainagoa, bere estiloaren adibide asko utzi du, horien artean, Atenea Nikéren Tenplua nabarmendu behar delarik, Atenasko Akropolian dagoena.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako berezitasun hauek ezaugarritzen dute joniar ordena

  • Kolomak harroina du. Hiru molduraz osatutako euste atal bat da: bi bozel zirkular edo toru erdi, eta eskozia bat bien artean tartekatua. Batzuetan, harroin hau plinto batean sostengatzen da, sendoera gutxiko oinplano karratuko atal prismatikoa.
  • Fustea, sekzio zirkularrekoa da, eta entasi edo galibo arin bat izaten ohi du. Elkarren artean luzetarako listel fin batzuekin banatutako 24 ildorekin ildotua dago. Zutabearen tamaina osoa 18 modulukoa izaten da, eta fustearena berarena, 16koa.
  • Kapitela da ordena honetako atalik ezaugarritsuena, eta apaintzen den bi boluta edo espiralengatik ezagutzen da. Ova edo azkon formako beste apaindura batzuekin osatzen den ekinoaren zati dira.
  • Taulamenduak, orokorrean, ordena guztiaren bosten bat neurtzen du. Honako hauek osatzen dute:
    • Arkitrabea, ohi, gainjarritako eta mailakatutako hiru bandetan deskonposatua agertzen dena.
    • Frisoa jarraikako banda bat da (metopa edo trigliforik gabekoa), bata bestearen atzean jarritako erliebean eginiko irudiekin apaindua. Zuzenean arkitrabearen gainean sostengatzen da
    • Erlaitzak, hegalekoak koroatua, orokorrean zimazio motako moldura bat duen irtenune bat eratzen du

Elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Neurriak
(m = modulua)
Ordena
osoa
22 + ½ m
Taulamendua
4 + ½ m
Erlaitza 1 + ¾ m
Frisoa 1 + ½ m
Arkitrabe 1 + ¼ m
Zutabea
20 m
Kapitela 1 m
Fustea 16 m
Harroina 1 m

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]