Jonikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsaso Jonikoa.

Jonikoa edo Itsaso Jonikoa[1] (italieraz Mare Ionio, grezieraz Ιόνιο Πέλαγος (Ionio Pelagos), albanieraz Deti Jon) Mediterranear itsasoaren beso bat da, Itsaso Adriatikoaren hegoaldean. Honako mugak ditu: mendebaldean Italia, Calabria, Sizilia eta Salentoko penintsula barne, ekialdean bai Albania bai Uharte Jonikoak eta hego-ekialdean Grezia. Messinako itsasartearen bidez Tirreniar itsasoarekin eta Otrantoko Kanalaren bidez Itsaso Adriatikoarekin loturak ditu.

Itsaso Jonikoa munduan sumendi gehien dituen area da.

Izena

Itsaso Jonikoaren izena, Eskiloren esanetan, Ioren bidaitik dator. Lehen golkoaren izena Kronos eta Reako Itsasoa zen. Joniren, Iliriako Hadriano erregearen semea, eponimoa ere izan liteke.

Itsaso hau, antzinean, Grezia eta Erroma arteko bide komertzial nagusia zen.

Portuak

Nagusienak, Italiako Siracusa eta Catania dira, Grezia eta Albaniakoak berriz txikiak dira.

Erreferentziak

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-6).


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jonikoa