Jordi Brau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jordi Brau
Bizitza
JaiotzaBartzelona1958ko apirilaren 18a (66 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaInstitut del Teatre (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakbikoizlea, ahots-aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea
IMDB: nm0105616 Edit the value on Wikidata

Jordi Brau Riera (Bartzelona, 1958ko apirilaren 18a) bikoizketa aktore kataluniarra da. Bartzelonako Antzerki Institutuan ikasi zuen Arte dramatikoa antzezpen espezialitatean.

Hasieran antzerki lanak egin zituen besteak beste Josep Montanyés, Guillem Jordi Graells, Jordi Mesalles, Iago Pericot eta Josep María Mestres zuzendariekin. Telebistan Mercè Vilaret, Orestes Lara, Antoni Chic eta Joan Bas errealizadoreekin egin zuen lan eta zineman Xavier Benlloch, Ventura Pons eta Abel Folkekin.

Bere ibilbide luzean 600 film eta telebista iragarki baino gehiago bikoiztu ditu.

Aktoreen ahotsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ahotsa ohikoa izaten da gazteleraz Tom Cruise, Tom Hanks, Robin Williams, Sean Penn, Nicolas Cage, Kenneth Branagh, Dennis Quaid eta Daniel Day-Lewis bikoiztean, besteak beste.

Javier Bardem bikoiztu zuen "Vicky Cristina Barcelona" filmean frantsesez eta ingelesez "Delta Airlines".