Jordi Cruyff

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jordi Cruyff
Jordi Cruyff
Datu pertsonalak
Izen osoa Jordi Cruyff
Jaio 1974ko otsailaren 9 (40 urte)
Amsterdam ( NLD)
Posizioa Aurrelaria
Garaiera 183 cm
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)

Jordi Cruyff (Amsterdam, 1974 otsailaren 9-) futbolari ohi kataluniar/herbehereetarra da. Johan Cruyffen semea da, eta kirol hastapenak bi herrialdeen artean egin zituen, Ajax Amsterdam eta FC Barcelonaren beheko taldeetan.

Herbehereetako futbol selekzio nazionalarekin 9 partida jokatu ditu, gol bat sartuz. Kataluniako futbol selekzioan ere partida kopuru bera aritu da, lagunartekoak beti ere, 2 gol lortuz.

Azken urteotan Malta eta Zipre inguruan dabil teknikari gisa.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari moduan partida gehien jardun du Deportivo Alavésekin kurioski (200-2003), 94 partidatan 7 gol sartuz. Halaber, UEFA Koparen txapeldunordea izan zen 2001ean babazorroekin.

Bestela, FC Barcelona (1994-1996) eta Manchester United (1996-1999) talde handietan ere ibili izan da, Premier League behin irabaziz azken horrekin.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jordi Cruyff Aldatu lotura Wikidatan