Jorge Amado

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Brasildar idazlea (Pirangi, Bahia, 1912 - Salvador de Bahia, 2001). Zuzenbidean graduatua, diputatua, kartzelan sartu zuten bere ideia aurrerakoiengatik, eta Frantzia eta Txekoslovakian egon zen erbesteraturik (1948-1952). Lehen eleberrietan langileen bizi-baldintza gogorrak deskribatu zituen. Romances de Bahía (Bahiako eleberriak) sailaren barne aurkitzen dira: O pais do carnaval (1931), Cacau (1933), Jubiabá (1935) eta Capitães de areia (1937). 1943an Terras do sem fim eleberria argitaratu zuen. Azken lanetan elementu fantastiko eta erotikoak alderdi sozialekin nahastu zituen: Dona Flor e os seus dos maridos (1966), Tieta do Agreste (1977), Tocaïa grande (1985). Amadoren eleberri eta kontakizun batzuk zinema eta telebistara aldaturik daude. 1997. urtean haren Jubiabá euskaraturik agertu zen (Jubiaba, Valentin Olaetxearen itzulpena).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Amado Aldatu lotura Wikidatan