Jorge Edwards

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jorge Edwards 2008an.

Jorge Edwards Valdés (Santiago, Txile, 1931ko ekainaren 29a) Txileko idazlea da.

[aldatu] Biografia

1957an sartu zen karrera diplomatikoan. Salvador Allenderen garaian, Parisen egon zen enbaxadore. Hura hil zutenean, kargu guztiak utzi eta Espainiara erbesteratu zen.

1952an argitaratu zuen lehen liburua, El patio, kontakizun laburren bilduma. Literatura-genero horretan, Las máscaras ere idatzi zuen (1967). Baina eleberrigintzan lortu du osperik handiena: Gente de la ciudad (1961), El peso de la noche (1964). Goi-mailako burgesiaren giroa islatzen du eleberri horietan. Persona non grata (1973) eta Los convidados de piedra (1978') eleberrietan, berriz, idazlea eta konpromisoaren gaia ditu hizpide, Txileko orduko egoera politikoaren ikuspuntutik. Beste lan batzuk: Fantasmas de carne y hueso (1993), El origen del mundo (1996), El sueño de la historia (2000), El inútil de la familia (2004), La casa de Dostoievsky (2008), La muerte de Montaigne (2011).

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak