Jorge Guillén
Jorge Guillén Álvarez (Valladolid, Espainia, 1893 - Malaga, Espainia, 1984) 27ko belaunaldiko espainiar olerkaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Irakasle izan zen Espainian, Frantzian, Ingalaterran eta AEBetan, batez ere 1938an atzerriratu zenez geroztik.
Garaiko olerkarien artean, Guillén da klasikoena. Bere belaunaldi kideek ez bezala, ez zuen surrealismoaren eraginik izan. Bere poema bildumek osotasun guztizkoa dute, eta simetriarenganako zaletasun handia.
1968 arteko poemagintza Aire nuestro izeneko bilduman jaso zuen. Hiru liburuz osatua dago bilduma hori: Cántico, Clamor eta Homenaje. Lehenengoan poesia hutsarengandik hurbil dago, eta 27ko belaunaldikoekin lotura argia erakusten du bizitzarenganako jarreran. Clamorren garaiko bizipen historikoekin lotura estuagoa zuen; eta Homenajen, idazleei, idazlanei, eta pertsonaiei buruzko olerkiak bildu zituen batez ere.
1968az geroztik beste liburu batzuk erantsi zizkion Aire nuestro bildumaren argitalpen berriei, besteak beste: Y otros poemas (1973), «Res poética», Sátiras, Epigramas eta Final (1982).
Bere lanetan eragin nabarmena izan zuen Paul Valéryren Le cimitière marin itzuli zuen.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Jorge Guillén Fundazioaren webgunea
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.