Jorge Guillén

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jorge Guillénen omenezko estatua Valladoliden.

Jorge Guillén Álvarez (Valladolid, Espainia, 1893ko urtarrilaren 18a - Malaga, Espainia, 1984ko otsailaren 6a) 27ko belaunaldiko espainiar olerkaria izan zen. 1976an Cervantes saria eman zioten.

Biografia

Irakasle izan zen Espainian, Frantzian, Ingalaterran eta AEBetan, batez ere 1938an atzerriratu zenez geroztik.

Garaiko olerkarien artean, Guillén da klasikoena. Bere belaunaldi kideek ez bezala, ez zuen surrealismoaren eraginik izan. Bere poema bildumek osotasun guztizkoa dute, eta simetriarenganako zaletasun handia.

1968 arteko poemagintza Aire nuestro izeneko bilduman jaso zuen. Hiru liburuz osatua dago bilduma hori: Cántico, Clamor eta Homenaje. Lehenengoan poesia hutsarengandik hurbil dago, eta 27ko belaunaldikoekin lotura argia erakusten du bizitzarenganako jarreran. Clamorren garaiko bizipen historikoekin lotura estuagoa zuen; eta Homenajen, idazleei, idazlanei, eta pertsonaiei buruzko olerkiak bildu zituen batez ere.

1968az geroztik beste liburu batzuk erantsi zizkion Aire nuestro bildumaren argitalpen berriei, besteak beste: Y otros poemas (1973), «Res poética», Sátiras, Epigramas eta Final (1982).

Bere lanetan eragin nabarmena izan zuen Paul Valéryren Le cimitière marin itzuli zuen.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Guillén Aldatu lotura Wikidatan