Jorge Manrique

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jorge Manrique.

Jorge Manrique (Paredes de Nava, Palentzia, Espainia, 1440? - Cuenca, Espainia, 1479) gaztelaniazko olerkaria izan zen. Elisabet erreginaren gortean bizi izan zen, eta haren alde borrokatu zen hainbat gudutan. Garcimuñoz gazteluaren aurrean hil zen, borrokan ari zela.

Bere garaiko gustuaren araberako gaiak erabiltzen zituen. Berrogeita hamarren bat poema gordetzen dira Jorge Manriquerenak, XV. mendeko cancioneroen bidez heldu direnak. Lan azpimarragarriena, ospe handia eman diona, bere aita hilari eskainitako Coplas a la muerte del maestre don Rodrigo da (1476, Jorge Manrique'ren koplak izenburupean itzuli zituen euskarara Nemesio Etxanizek) edo Coplas a la muerte de su padre izenburuarekin ezagunagoak direnak. Jorge Manriqueren obrak zubi egiten du Erdi Aroko eta Pizkundeko literaturen artean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Manrique Aldatu lotura Wikidatan