Jorge Rafael Videla

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erdian, Videla genozida.

Jorge Rafael Videla, argentinar militarra (Mercedes, Buenos Aires, 1925ko abuztuaren 2a - Marcos Paz espetxea, Buenos Aires, 2013ko maiatzaren 17a). Batzorde militar batek, 1976ko martxoaren 24an estatu kolpea eman ondoren, Argentinako presidentea izendatu zuen; presidentzian diktadore gisa 1976tik 1981ra egon zen. Inoiz ez zen egindako sarraskiaz damutu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942. urtean eskola militarrean sartu zen, eta 1971. urterako jenerala zen. 1975. urtean estatu-nagusiko buruzagi eta gudarosteko komandante nagusi izendatu zuten. María Estela Martínez de Perón lehendakariaren aginduz, gogor zapaldu zituen Montonerosen eta Herriko Gudaroste Iraultzailearen jarduerak. 1976. urtean gudarosteko komandanteek estatu-kolpea eman zuten Argentinan eta Videla izendatu zuten lehendakari. Erregimen berriak alderdi-politikoak debekatu eta gerrillaren aurkako borroka indartu zuen. Bere agindupean eta errepresio ondorioz 30.000 pertsona hil omen zuten.[1] Ekonomiari dagokionez inflazioa gutxitzeko ahaleginak egin zituen, eta ekoizpenean estatuaren parte hartzea gero eta txikiagoa izatea bultzatu zuen. Kanpo-merkataritzako harremanei oztopoak kendu izanak, ordea, inportazioak ugaldu zituen, eta Argentinako industria asko ixtera behartu. Batzorde militarrak ezarritako bost urteko agintaldia 1981. urtean amaitu zuen Videlak eta Roberto Viola jenerala izendatu zuten lehendakari. 1983. urtean, berriro demokrazia ezarri zenean, gobernu ohiko batzorde militarreko kideak eta hauek izendaturiko presidenteak diktaduran estatuko terrorismoa erabili izanagatik epaitu zituzten. Videlak uko egin zion defentsari eta 1985. urtean bizi guztirako espetxe-zigorra eman zioten. 1990. urtean, berari eta gainerako diktadurako buruzagi militarrei, indultua eman zien Menem lehendakariak.

2013ko maiatzaran 17an Buenos Airesko Marcos Paz espetxean hil zen. Gizaterairen aurkako krimenak egin zituela eta, bizitza osorako espetxe zigorra zuen.[2] Antza, diktadore ohiaren heriotza dutxan gertatutako erorketa baten ondorioa izan zen.[3]

Heriotzaren aurrean erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Rafael Videla Aldatu lotura Wikidatan