Jorge de Montemayor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Portugaldar idazlea (Montemôr-o-Velho, 1520 - Piamonte, 1561). Gaztelaniaz idatzi zuen beti. Espainiako zenbait hiritan bizi izan zen, Filipe II.aren soldadu baitzen. Flandrian eta Ingalaterran egon zen, eta Piamonten hil zuten, emakume baten amodioarengatik borrokan. Jorge de Montemayor izan zen artzain-eleberriaren sortzailea. Los siete libros de la Diana (1558) da Montemayorren eleberri nagusia. Olerkiak, 1554an bildu zituen Cancionero liburuan. Eragin handia izan zuen geroko espainiar idazle batzuengan, Cervantesengan, esaterako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]