Joris Ivens
Wikipedia(e)tik
Joris Ivens Herbehereetako film-zuzendaria (Nimega, 1898 - Pris, 1989). Dokumentalak egin zituen batez ere. Langileak lanean erakusten zituen bere filmetan. Izadiaren kontrako haien borroka iraunkorra eta gizartearen zapalkuntza ziren Ivensen lanen gai nagusiak. Film aipagarrienak: Zuiderzee (Herbehereak, 1930-1934); Komsomol (SESB, 1932); The Four Hundred Million (Txina, 1939); Our Russian Front (Estatu Batuak, 1941); The First Years (Indonesia, 1948); Carnet de viaje-Pueblo en armas (Kuba, 1960).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.