Jorubera
Wikipedia(e)tik
| Jorubera 'èdè Yorùbá' |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Nigeria, Togo, Benin. | |
| Eskualdea: | Afrikako Mendebaldea | |
| Hiztunak: | 25 milioi | |
| Hizkuntza familia: | Niger-Kongo Atlantiko-Kongo Volta-Niger Joruboide Edekiri Jorubera |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | ||
| Erakunde araugilea: | Ez dago | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | yo | |
| ISO 639-2: | yor | |
| ISO 639-3: | — | |
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Jorubera[1] (joruberaz èdè Yorùbá, hitzez hitz «joruba hizkuntza») Mendebaldeko Afrikako taldea da, lau dialekto nagusitan banatua. Joruba etniako jendeek hitz egiten dute. Nigeriako hizkuntza ofiziala da, eta herrialde hartan hiru dialekto-eskualdetan banatuta dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Dialektoak
- Ipar-mendebaldekoak: Abẹokuta, Ibadan, Ọyọ, Ọgun eta Lagos eskualdeak.
- Erdialdekoak: Igbomina, Ifẹ, Ekiti, Iworoko Ekiti, Akurẹ, Ẹfọn, eta Ijẹbu.
- Hegoaldekoak: Okitipupa, Ondo, Ọwọ, Ikare, Sagamu eta Ijẹbuko alde batzuk.
[aldatu] Eredu batua
Jorubera batua eskoletan irakasten duten eta literaturan eta hedabideetan erabiltzen duten eredu idatzia, batua edo estandarra da. 1850eko hamarkadan sortu zuen Samuel A. Crowther apezpikuak, gramatika bat eta Bibliaren itzulpena egiteaz batera. Oyo eta Ibadango aldaeretan oinarrituta dago nagusiki, beste dialekto batzuetatik ere hainbat osagai hartu dituen arren.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren 53. araua (Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak).
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez)Hiztegia (Yoruba-Ingelesa)