José Amezola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

José Amezola Aspizua, (Urkabustaiz, 1874ko urtarrilaren 9a1922), ezagunagoa Amezola abizen soilez, 1900eko Udako Olinpiadetan parte hartu eta Francisco Villotarekin batera urrezko-domina irabazi zuen pilotaria izan zen. Partida bakarra jokatu zuten Etxegarai eta Maurice Durquettyren aurka.

Bilbotarra, Olinpiar Jokoetan domina bat irabazi zuen Euskal Herriko lehenengo kirolaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita José Amezola Viriga zuen. Hau, Etxebarriko semea, non oraindik Amezola jauregia zutik dirauen, "Hullera Vasco-Leonesa" enpresaren sortzailea izan zen. Beste enpresa batzuk ere sortu zituen, batez ere, meatzaritza-enpresak. Josek beste bost anai-arrebak izan zituen, guztiek politikari ekin ziotenak.

Nahiz eta Izarran (Urkabustaiz) jaioa izan, Bilbon bizi zen eta aitaren partetik dirutza jarauntsi zuen. Gaztetan puntista amateurra, eta gero Banco de Bilbaoren batzordekide eta antzerki eta zezenketa-enpresaburua ere izan zen.

José Bizkaiko Partido Liberal-Conservador buruzagi nagusienetariko bat izan zen, 1914an Durangoko diputatua izandakoa. Hauteskundearen emaitzak ez ziren Esteban Bilbao karlistak onartuak. Hori zela eta, zenbait liskar izan ziren Amezolaren jarraitzaile eta erreketeen artean. Hauek kontserbadore batzuk zauritzeagatik atxilotuak izan ziren eta hautaketa aurka egitekotan izan zen Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak. Hala ere, honek Amezola berretsi eta 1916 arte izan zen Madrilen. 1920an Alfontso XIII.a Espainiakoak aitoren seme (gaztelaniaz: gentilhombre) izendatu zuen, monarkia babesteagatik.

1922an hil zen. Teresa Garaik emaztea seme-alaba bi izan zituen: José eta Soledad. Artziniegako hilerriaren familiaren panteoian lurperatu zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.