José Antonio Primo de Rivera
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | José Antonio Primo de Rivera Sáenz de Heredia | |
| Jaio | 1903ko apirilaren 24a | |
| Madril ( |
||
| Hil | 1936ko azaroaren 20a (33 urte) | |
| Alacant ( |
||
José Antonio Primo de Rivera Sáenz de Heredia, III. Lizarrako markesa (Madril, 1903ko apirilaren 24a – Alacant, 1936ko azaroaren 20a) espainiar abokatu eta politikaria izan zen. Miguel Primo de Rivera diktadorearen seme nagusia, Falange Española alderdia sortu eta zuzendu zuen. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, atxilotu eta gobernuaren aurka matxinatzeagatik fusilatu zuten. Frankismoak bere irudia erabili zuen propagandaren martiri moduan[1].
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Payne, Stanley G. (1997), Franco y José Antonio. El extraño caso del fascismo español, Planeta, ISBN 84-08-02286-5
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |