José Arrue

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
José Arrue
José Arrue
José Arrue margolariaren irudia.
Datu pertsonalak
Izen osoa José Arrue Valle
Jaio 1885eko irailaren 1a
Euskal Herria Bilbo, Bizkaia (Euskal Herria)
Hil 1977ko apirilaren 6a
(81 urte)
Euskal Herria Laudio, Araba (Euskal Herria)

José Arrue Valle (Bilbo, 1885eko irailaren 1a - Laudio, 1977ko apirilaren 6a) euskal margolaria izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru anaia artista, Alberto, Ramiro eta Ricardo, izan zituen eta Bilbon ikasten hasi bazen ere, gero Bartzelona, Paris eta Milanen ikasi zuen. 1908an etxera itzuli eta klaseak eman zituen Arte eta Lanbide Eskolan. El Coitao astekaria[2] eta Euskal Artisten Erakundearen sortzaileetako bat izan zen. Bere lanetan euskal gaiak landu zituen batez ere, sari batzuk lortuz.

Zezenketarekiko zuen zaletasuna zela eta, 1909ko urriaren 17an toreatzaile gisa debutatu zuen Bilbon.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Auñamendi Entziklopedia
  2. Javier González de Durana: "El Coitao mal llamao. Periódico artístico, literario y radical de Bilbao". Bilbo: 1995 ISBN 84-605-3564-9