José Bové
Wikipedia(e)tik
José Bové (Tolosa (Okzitania), 2007)
José Bové edo Joseph Bové (Talence, Bordeletik hurbil, 1953ko ekainaren 11n) globalizazio alternatiboaren aldeko munduko pertsonai ospetsuenetakoa da. Frantziako nekazari-sindikalismoan hasita, desobedientzia zibileko ekimenei esker lortu du ospea, batik bat janari lasterraren kontrakoak egindakoei esker (McDonald's buruan).
Confédération paysanne sindikatu frantsesaren fundatzailea eta bozeramailea ohia da. Nekazal-politika alternatiboaren bila, tokian tokiko nekazari txikien defentsan atera da beti, nazioarteko salerosketen aldaketen aurrean ahulagoa baita. ATTAC mugimenduaren fundatzailea ere bada.
Frantziako 2007ko hauteskundeetarako hautagai aurkeztu du bere burua.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) José Bovéri Sustrai Colinak egindako elkarrizketa Argia, 2011