José Calvo Sotelo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carlos Ferreirak Calvo Soteloren omenez egindako eskultura.

José Calvo Sotelo (Coruña, Galizia, 1893 - Madril, Espainia, 1936) politikari eskuindarra izan zen. Valentziako gobernadore zibila (1921-1922), Herri Administrazioko zuzendari orokorra (1923-1925) eta Finantza ministroa (1925-1930) izan zen Miguel Primo de Rivera diktadorearen gobernuan. Berak jarri zuen indarrean, garai hartan, errentaren gaineko zerga. Petrolioaren monopolioa ezarri eta Espainiako Kanpo Bankua sortu zuen.

Espainiako II. errepublika aldarrikatu zenean Portugala erbesteratu eta handik Frantziara joan zen. Frantzian Espainiako errepublikaren aurkako mugimenduaren buru jarri zen eta Italian eta Alemanian hedaturiko totalitarismo ideia asko beretu zituen. 1933an Espainiako parlamentuko diputatu aukeratu zuten baina ez zen bertara itzuli 1934. urtean amnistia legea indarrean jarri zuten arte. 1936ko otsaileko hauteskundeetan, ezkerraren aurkako buruzagi nagusietakoa izan zen Calvo Sotelo; bere erakunde politikoa, Bloque Nacional, faxismoaren jarrera askoren alde azaldu zen. 1936ko uztailaren 13an asaltoko guardiek etxean atxilo hartu eta kalean hil zuten. Francok uztailaren 18ko matxinada zuritzeko erabili zuen Calvo Soteloren hilketa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]