José Camón Aznar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

José Camón Aznar (Zaragoza, 1898ko urriak 5-Madril, 1979ko maiatzak 14), XX. mendeko katedradun, historialari, idazle eta pentsalari espainiar bat izan zen.

Zuzenbidean lizentziatua Zaragozako Unibertsitatean, abokatu bezala sekula aritu ez zen arren, bere aitak hala agindu ziolako zuzenbide ikasketak amaitu ondoren, filosofia eta letren lizentziatura hasi zuen. Filosofia eta Letretan doktoretza lortu eta Literaturaren eta Arteen Teoriaren katedra lortu zuen Salamancako Unibertsitatean 1924an. Salamancan eman zituen urte horietan, Alderdi Erradikalarekin oso lotua egon zen, baita Miguel de Unamunorekin ere, arrazoi honegatik, Gerra Zibilaren ondoren, katedra galdu zuelarik. 1939tik, Artearen Historiaren eskolak eman zituen Zaragozako Unibertsitatean. 1942an, oposaketa lehiaketa bidez, Erdi Aroko Artearen Historiaren katedra lortu zuen Madrilgo Unibertsitatean, unibertsitate honetako Filosofia eta Letren fakultateko dekano eta, ondoren, ohorezko dekano izan zelarik.

San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako, Historiako Errege Akademiako eta Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiako zenbakizko kidea izan zen, Zaragozako Arte Ederren Errege Akademiako ohorezko kidea eta beste horrenbeste Lisboakoarekin, San Carlos Valentziakoarekin, San Jurgi Bartzelonakoarekin eta Hispanoamerikako beste ugarirekin. Lazaro Galdiano Museoaren fundazioko zuzendaria, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko kontseilaria, Arte Kritikarien Elkarte Nazionalaren Presidentea, Pradoko Museoaren Patronatuko, Arkeologia Museo Nazionaleko, Madrilgo Arte Garaikideko Museoko eta Segoviako Alkazarreko Museoko kidea. Joan Karlos I.a Espainiakoaren ikasketak zuzendu behar zituen batzordeko kidea. Zaragozako Seme Kuttun eta Merituzkoa.

Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko Revista de Ideas Estéticas izeneko aldizkaria zuzendu eta Lazaro Galdiano Museoko Goya argitalpenaren fundatzailea izan zen.

Bere literatura ekoizpena, oso handia da. Bere lanen artean, Dios en San Pablo, El pastor Quijótiz eleberria, eta Hitler, Lutero, Ariadna, "El Cid, personaje mozárabe", "El ser en el espíritu" eta "Filosofía del Arte" tragediak daude.

Bere Arte eta Estetika argitalpenei dagokienez, honako hauek aurki daitezke: "El arte desde su esencia", "El escultor Juan de Ancheta", "La Arquitecutra plateresca", "Domenico Greco", "Picasso y el Cubismo", "La Arquitectura y la Orfebrería en el siglo XVI", "Pintura medieval en España", "Velázquez", "La pintura española en el siglo XVI", "Miguel Ángel", "La pintura española en el siglo XVII", "Juan de Echebarría", "Berruguete", "Goya". Baita kontaezinbeste egunkari artikulu, erakusketa katalogo, lan literarioen, filosofikoen eta artistikoen hitzaurreak ere. Iruzkinak eta kritikak, espainiar artista garaikide ia guztiei, liburu aipamenak, etab...

Bere bizitza osoan zehar, lan artistiko eta literarioen bilduma garrantzitsu bat sortzen joan zen. Ondare guzti hau, Aragoiko herriari eman zion, Camón Aznar Humanitateen Institutu eta Museoa sortuz, gaur egun, Ibercajaren Ekintza Sozialak kudeatuta dagoena.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak