José Colá

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Colá

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakColá y Goiti
JaiotzaGasteiz, 1841
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz, 1924 (82/83 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa
Lan nabarmenak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Historiaren Errege Akademia
Frantziar arkeologia elkartea

José Colá Goiti (Gasteiz, 1841 - ib., 1924) arabar idazle eta arkeologoa izan zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitatean. Hirugarren Gerra Karlistaren ondoren, Amerikara joan behar izan zuen. Handik itzulitakoan La emigración vasco-navarra liburua idatzi zuen (Gasteiz, 1882). Obra honen sei argitalpen egin ziren hiru urtetan, eta euskarara (1885, Euskal-naparren joaera edo emigrazioa, Marcelino Soroaren itzulpena) eta frantsesera itzuli zen. Gasteizi buruzko lan ugari idatzi zuen: La ciudad de Vitoria bajo los puntos de vista artístico, literario y mercantil, seguida del indicador del viajero (1883, hiru argitalpen), El futuro de Vitoria (1884), Guía de Vitoria (1901) eta La Virgen Blanca (1901).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]