José Ignacio Munilla

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Munilla monsinorea Palentziako apezpiku-kaperan.
Munillaren armarria
In te confido

José Ignacio Munilla Agirre (Donostia, 1961eko azaroaren 13a) euskal apezpikua da, egungo Donostiako elizbarrutiaren apezpikua eta Palentziako administratzaile apostolikoa.

Biografia [aldatu]

1986ko ekainaren 29an apaiztu zuen Jose Maria Setien Donostiako apezpikuak, Teologia eta Ispiritualtasun lizentzia zuela. Zumarragan apaiz lagunkide izan zen Jasokundeko Andre Mariaren parrokian, 1986tik 1990eko uztailaren 16an Salbadorreko parroko izendatu zuten arte. 2006ko irailaren 10ean, Palentziako elizbarrutiko apezpiku izendatu zuen Manuel Monteiro de Castrok.

Eliza Katolikoaren dotrina irakasten du egunero Espainiako Radio Marian, hainbat egunkaritan artikulugile izateaz gain, batez ere ABC, Religión en Libertad edo Fe y Razón agerkarietan.

2009ko azaroaren 21ean, Benedikto XVI.a aita santuak Donostiako apezpiku izendatu zuen[1], eta ofizialki 2010eko urtarrilaren 9an hartuko zuen kargua.Aurretik, gutun baten bidez, Gipuzkoako parrokoen %77ren arbuioa jaso zuen.[2]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
José Ignacio Munilla
Wikiesanak
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
José Ignacio Munilla


Aurrekoa
Rafael Palmero Ramos
Palentziako apezpikua
2006 - 2009
Ondorengoa
Esteban Escudero Torres
Aurrekoa
Juan Maria Uriarte
Donostiako apezpikua
2009 - Karguan
Ondorengoa
Azkena