José Ignacio Munilla
José Ignacio Munilla Agirre (Donostia, 1961eko azaroaren 13a) euskal apezpikua da, egungo Donostiako elizbarrutiaren apezpikua eta Palentziako administratzaile apostolikoa.
Biografia [aldatu]
1986ko ekainaren 29an apaiztu zuen Jose Maria Setien Donostiako apezpikuak, Teologia eta Ispiritualtasun lizentzia zuela. Zumarragan apaiz lagunkide izan zen Jasokundeko Andre Mariaren parrokian, 1986tik 1990eko uztailaren 16an Salbadorreko parroko izendatu zuten arte. 2006ko irailaren 10ean, Palentziako elizbarrutiko apezpiku izendatu zuen Manuel Monteiro de Castrok.
Eliza Katolikoaren dotrina irakasten du egunero Espainiako Radio Marian, hainbat egunkaritan artikulugile izateaz gain, batez ere ABC, Religión en Libertad edo Fe y Razón agerkarietan.
2009ko azaroaren 21ean, Benedikto XVI.a aita santuak Donostiako apezpiku izendatu zuen[1], eta ofizialki 2010eko urtarrilaren 9an hartuko zuen kargua.Aurretik, gutun baten bidez, Gipuzkoako parrokoen %77ren arbuioa jaso zuen.[2]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Elizbarrutiko apezpiku berriaren lehen agurra
- ↑ Asry, Karim (2009-12-16), «El clero guipuzcoano recibe al obispo Munilla en pie de guerra» (Gaztelaniaz), El País, http://www.elpais.com/articulo/sociedad/clero/guipuzcoano/recibe/obispo/Munilla/pie/guerra/elpepisoc/20091216elpepisoc_3/Tes. Noiz kontsultatua: 2010-02-09
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Munilla monsinorearen gunea
| Aurrekoa Rafael Palmero Ramos |
Palentziako apezpikua 2006 - 2009 |
Ondorengoa Esteban Escudero Torres |
| Aurrekoa Juan Maria Uriarte |
Donostiako apezpikua 2009 - Karguan |
Ondorengoa Azkena |