José Ignacio Wert

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
José Ignacio Wert.JPG

José Ignacio Wert Ortega (Madril, 1950eko otsailaren 18a - ) espainiar politikoa eta, 2011 urteaz geroztik, Espainiako Gobernuko hezkuntza, kultura eta kiroletako ministroa. Zuzenbidean lizentziatua eta soziologian berezitua, enpresa pribatuan eta administrazio publikoan jardun du hainbat urtetan. Espainiar trantsizioan zehar, eskuineko alderdi zenbaitetan militantea izan da eta 1986 urtean Espainiako Kongresuko diputatu ere aukeratu zuten, 1987 urtean kargua utzi bazuen ere. Ministro moduan, polemika sorrarazi duen politikaria izan da, bere ekimenengatik eta horiek sustatuz egindako adierazpenengatik.

Edurne Uriarte katedradun eta ABC egunkariaren zutabegilearen lagun sentimentala izan da.


Biografia
Madrilgo Erkidegoa
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Ignacio Wert Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
José Ignacio Wert