José Lezama Lima
José Lezama Lima (Habana, Kuba, 1910 - Habana, 1976) Kubako poeta, eleberrigilea eta saiakera-idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Zuzenbideko ikasketak egin ondoren Hezkuntza ministerioko Kultura Saileko arduradun izendatu zuten.
Lau aldizkari sortu eta plazaratu zituen: Verbum (1937), Espuela de plata (1939-1941), Nadie parecía (1942-1944) eta Orígenes (1944-1956).
Muerte de Narciso (1937) eta Enemigo rumor (1941) egilearen lehen poesia-lanek eragin handia izan zuten Kubako gazteengan. Ondorengoak dira Aventuras sigilosas (1945), La fijeza (1949) eta Dador (1960) obra poetikoak. Harenak dira, halaber, Analecta del reloj (1953), Tratados en La Habana (1958), Islas (1961) saiakera-liburuak; Paradiso (1966), Oppiano Licario (1977an argitaratua) eleberriak; Arístides Fernandez lan biografikoa (1950); eta Antologia de la poesía cubana poesia-bilduma (1965).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.