José Luis Díez (destruktorea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Luis Díez
España Euskal Herria
Ontziola: Sociedad Española de Construcción Naval, Cartagena
Mota: Txurruka motako destruktorea
Uretaratze data: 1929
Zerbitzua: Espainiako itsas-armada
Eusko Itsas Gudarostea
Ezaugarriak
Desplazamendua: 2.067 tona
Luzera: 101 m
Zabalera: 9,6 m
Sakonera: 3,30 m
Bulkada: Guztira:
  • 2 Parsons Turbinak.
  • 4 42.000 HP Yarrow Galdarak
  • 2 Helize
Abiadura: 36 korapilo
Autonomia: 4500 ml
Eskifaia: 160 marinel
Armamentua: Guztira:
  • 5 x 120 mm L.45
  • 1 x 76,2 mm A.A.
  • 4 metrailadore
  • 6 x 530 mm torpedo-ontzi hodiak
  • 2 oldar jaurtitzaile


José Luis Díez Espainiako Gerra Zibileko armada errepublikanoaren Txurruka motako destruktorea izan zen.[1]

Historiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerraren hasieran zerbitzuan jarri zen Bizkaiko golkoan. Beti Santurtziko portuan lehorreratuta zegoenez eta apenas ez zenez nabigatzera irten, Pepe el del puerto (euskaraz "Portuko Pepe") ezizenez ezaguna zen. Orduko agintariek mesfidantzaz ikusten zuten destruktorearen ofizialak, matxinoen aldekoak omen zirelakoan.

Bere defentsa antiaereok, 1937ko apirilaren 20an Felipe del Ríoren Polikarpov I-15 hegazkina suntsitu zuen. Del Río bere garaipenei ezker Euskal Herriko hegazkineriaren txapelduna zen.[2] Destruktorearen artilleroek del Ríoren txatoa alemaniar borroka-hegazkin batekin nahastu zuten.[3]

1937ko maiatzaren 31an, Ertzaintza eta Eusko Itsas Gudarosteak José Luis Díez eta Císcar destruktoreak bereganatu zituzten eta Espainiako Bigarren Errepublikako eskifaia irtenarazi. Hurrengo egunetan Eusko Itsas Gudarostearen 200 ofizial eta marinel baino gehiago sartu ziren antzinako eskifaiaren ordez.

1937ko ekainaren 10ean, Císcar, Juan Antonio Castro alferiza buruzagi zituela, eta José Luis Díez Evaristo López tenientea buruzagi zituela, destruktoreek eta Almirante Cervera, Manuel Moreu kapitaina buruzagi zituela, gurutze-ontzi frankistak elkarren arteko borroka izan zuten, ondoriorik gabe.

1937ko ekainaren 15ean, Bilbo galdu zenean, Císcar eta José Luis Díez itsasontziek Iparralderantz eraman zituzten iheslari eta agintariak. Gero, Santander eta Xixon ebakuatzera ere lagundu zuen. Ondoren, José Luis Díezek Falmouthen (Erresuma Batua) aterpea bilatu zuen eta handik Le Havrerantz (Frantzia) jo zuen Erresuma Batuan komandantea, untzi-makinisten burua eta itsasbide ofiziala utzita.

1938ko abuztuan, Cartagenara itzultzea saiatu zen frankisten ontziteriaren blokeoa apurtzen Juan Antonio Castro komandante zuelarik. Horretarako HMS Grenville Scott motako destruktore britainiarraren itxura hartu zuen, Txurruka motakoak Scottean iradokiak zirelako. Baina, espioitza frankistak gerra-amarrua aurkitu eta Canarias gurutzaontzia, zenbait destruktore eta Júpiter kanoiontzi-minatzaile bidali zituen haren bila. Bitan saiatu arren, Gibraltarreko portuan bilatu zuen babesa, matxurak konpondu zituen eta itxaron egin zuen.

Abenduaren 29tik 30rako gauean Gibraltarretik atera zen berriro saiatzeko. Frankistek aurkituta, bidaldi laburreko borroka izan zuen. Berriro matxuratuta eta irtenbiderik gabe, britainiar uretan hondoa jo zuen itsasperatzea edo harrapaketa saihesteko. Eskifaia britainiarrek atxilotuta Espainia errepublikarrera itzulia zen.[4]

1939ko martxoan, britainiarrek frankistei itsasontzia eman zieten. Azkenean, 1965eko urriaren 8an desmuntatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Solloso García, José Manuel. (2007). El destructor José Luis Díez: "Pepe de los Muelles" (1927-1965). Ediz. Cartagena histórica, 36-46 or. ISSN 1696-991X..
  2. Lopez, Rafael. (2013). Spanish Republican Aces. , 14 or..
  3. Pecker, Beatriz; Pérez Grange, C.. (1998). Crónica de la Aviación Española. , 86 or..
  4. «Bastarreche y Diez de Bulnes, Francisco Biografia - Todoavante.es» todoavante.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]