José Luis de Vilallonga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

José Luis de Vilallonga y Cabeza de Vaca (Madril, Espainia, 1920ko urtarrilaren 29a - Andratx, Mallorca, 2007ko abuztuaren 30a) espainiar idazle eta antzezlea izan zen. Castellbelleko markesa zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gerra Zibila bukatzean, Espainiara itzuli zen, eta egunkarietan idazten hasi zen: Destino, El Noticiero Universal, Diario de Barcelona. Gero, lau urtez diplomaziako ikasketak egin zituen, eta emaztearekin Ingalaterrara joan zen. Handik Argentinara eta gero Frantziara joan ziren. Gizon polifazetikoa izanik, artearen zenbait alor landu zituen, nahiz eta antzezle gisa ezagutarazi zen gehienbat.

1954an bere lehen eleberria argitaratu zuen, Las ramblas terminan en el mar ("Hiribideak itsasoan amaitzen dira"). Geroztik beste hogeita bi liburu argitaratu ditu, hiru antzerki-lan barne. Memoria-liburu bat ere idatzi zuen: La nostalgia es un error ("Iraganaren minez egoteak ez du merezi"). 1983an Los sables, la corona y las rosas ("Ezpatak, koroa eta arrosak") argitaratu zuen, eta 1988an Mi vida es una fiesta ("Nire bizitza festa bat da") eta El gentil hombre europeo ("Europar gizon adeitsua"). 1991n Fixot argitaletxeak Espainiako errege Joan Karlos I.ari buruzko biografia bat idazteko eskatu zion.

Kazetari gisa Frantzia, Alemania eta Espainiako egunkarientzat idatzi izan du, Paris-Match, Maire-Claire, Vogue eta Interviú aldizkarientzat, eta Play Boy aldizkariaren zuzendari izan zen Espainian. Hirurogeita hamarretik gora filmetan parte hartu zuen, Italian, Frantzian eta Espainian.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantsesez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Les Ramblas finissent à la mer, 1953
  • Les gens de bien, 1955
  • L'heure dangereuse du petit matin, 1957
  • L'homme de sang, 1959
  • L'homme de plaisir, 1961
  • Allegro barbaro, 1967
  • Fiesta, 1971
  • Gold Gotha, 1972
  • A pleines dents : entretiens avec Guy Monréal, 1973
  • Furia, 1974
  • Femmes, 1975
  • Solo, 1976
  • L'image de marque, 1976
  • Españas. La chute, 1977
  • Les gangrènes de l'honneur, 1977
  • Ma vie est une fête. Les cahiers noirs, 1988
  • Altesse, 1986
  • Le roi, 1993
  • Le gentilhomme européen, 1992
  • Fellini, 1994

Gaztelaniaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mujeres al descubierto, 1976
  • Allegro barbaro, 1978
  • La nostalgia es un error, 1980
  • Los sables, la corona y la rosa, 1984
  • La imprudente memoria, 1985
  • Encuentros y encontronazos 1995
  • El sable del caudillo, 1997
  • Cartas desde París a mis paisanos los íberos, 1998
  • Franco y el Rey, 1998
  • Inolvidables mujeres, 1999
  • Hojas al viento: cartas a mi nieta, 2003
  • Políticamente incorrecto, 2006
  • Memorias no autorizadas. La cruda y tierna verdad, 2000
  • Memorias no autorizadas. Otros mundos, otra vida, 2001
  • Memorias no autorizadas. La flor y nata, 2002
  • Memorias no autorizadas. La rosa, la corona y el marqués rojo, 2004

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]