José María Blanco White

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

José María Blanco White (Jaiotza-izena: José María Blanco Crespo) Espainiar idazlea (Sevilla, 1775 - Liverpool, 1841). Apaiz ordenaturik, Cadiz eta Sevillan lan egin zuen. 1810ean Ingalaterrara joan zen, eta anglikanismora aldatu zen. Deitura aldatu zuen, eta Hego Ameriketako herrien askatasunaren alde idazten hasi zen El español agerkarian. Ingelesez eta gaztelaniaz idatzi zuen. Guztiz interesgarria da Blanco Whiteren Letters from Spain (1822, Gutunak Espainiatik), garaiko Espainiaz egiten duen kritikagatik. Haren lanik ospetsuena Mysterious night (Misteriozko gaua) sonetoa da, ingeles literaturako poesiarik onenetan sailkatu dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]