José María Bueno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

José María Bueno Monreal (Zaragoza, 1904ko irailaren 11 - Iruñea, 1987ko abuztuaren 20) Espainiako kardinala zen, Gasteizko gotzaina izandakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo apaiztegian eta Erromako Pontificia Università Gregorianan eta Pontificia Università San Tommaso d'Aquinon ikasi zuen. 1927ko martxoaren 19an apaiz ordenatua, 1945 arte Madrilgo apaiztegian eta Kazetaritza eskolan izan zen irakaslea. Eliz-Epaitegian fiskala zen 1935 eta 1945 artean.

Pio XII.ak 1945eko abenduaren 1ean Jacako apezpiku izendatu zuen eta 1946an Casimiro Morcillok konsagratua zen. 1950eko maiatzaren 13ean Gasteizko gotzain eta 1954an Sevillako apezpiku bihurtu zen. Sevillako kardinala zen Pedro Segura ez zen Francisco Francoren gustukoa eta Vaticanok bi gotzain mantendu zituen aldi berean alizbarrutian[1].[2]. Segura hil ondoren artzapezpiku bihurtu eta 1958an kardinal.

1962 eta 1965 artean, Vatikanoko II. kontzilioan eta 1963an eta 1978an hiru konklabetan. 1982an erretiratu zen. Sevillako katedralean lurperatua zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Time Aldizkaria
  2. Paul Preston: "Franco, caudillo de España" 626. orr ISBN 84-9759-477-0

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Carmelo Ballester Nieto
Gasteizko apezpikua
1950 - 1954
Ondorengoa
Francisco Peralta Ballabriga


Aurrekoa
Pedro Segura Sáez
Sevillako artzapezpikua
1957 - 1982
Ondorengoa
Carlos Amigo Vallejo