José María Heredia y Heredia
Wikipedia(e)tik
José María Heredia y Heredia (Santiago, Kuba, 1803ko abenduaren 31 - Toluca, Mexiko, 1839ko maiatzaren 7a) kubatar idazlea izan zen.
[aldatu] Biografia
Zuzenbide-ikasketak egin zituen. Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen Espainiako gobernuaren aurka konspiratzeagatik (1823). Handik bi urtera, Mexikon hartu zuen bizilekua.
Herediaren poesia erromantizismo aurreko eskolan sailkatu izan da. Haren poema liriko ezagunak dira: Al Niágara (1824) eta En el Teocalli de Cholula. Independentzia-gogoarekin batera, izadiari buruzko gogoeta dira haren gai nagusiak. Halaber, kazetari-, antzerkigile- eta itzultzaile-lanak egin zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.