José María Morelos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
José María Morelos y Pavón
José María Morelos y Pavón
José María Morelosen erretratua
Datu pertsonalak
Izen osoa José María Teclo Morelos Pérez y Pavón
Ezizena "Siervo de la Patria" ("Aberriaren zerbitzaria")
Jaio 1765ko irailaren 30a
Valladolid, gaur egun Michoacán (Espainia Berriko Erregeorderria, gaur egun Mexiko)
Hil 1815eko abenduaren 22a
San Cristóbal de Ecatepec, gaur egun Mexikoko estatua (Espainia Berriko Erregeorderria, gaur egun Mexiko)

José María Teclo Morelos Pérez y Pavón (Valladolid, gaur egun Michoacán, 1765ko irailaren 30a - San Cristóbal de Ecatepec, gaur egun Mexikoko estatua, 1815eko abenduaren 22a) apaiz eta militar abertzale mexikarra izan zen.

1789an Valladolideko apaizgaitegian sartu eta 1795ean apaiztu zen. 1810ean, Carácuaron (Michoacán) apaiz zegoela, Hidalgoren matxinadaren berri izan zuen. Hidalgorengana jo zuen eta honek matxinada Mexikoko hegoaldera hedatzeko agindu zion. 1810eko azarotik 1811ko maiatza arte Acapulco setiatu zuen baino ez zuen hiria hartu. 1811n, Hidalgoren fusilamentuaren ostean, iraultzaren buru bilakatu zen. 1811 eta 1814 artean Morelosek Mexiko hegoalde gehiena, eta erdialdeko eskualde batzuk, konkistatu zituen. 1812an, Cuautlan, Félix Calleja erregezalearen setioari 72 egunez aurre egin zion. 1813ko irailetik azarora Chilpancingoko Biltzarra antolatu zuen, Mexikoko lehenbiziko biltzar legegilea. 1814ko urriaren 22an, Apatzingánen (Michoacán), Biltzarrak Mexikoko lehenbiziko konstituzioa onartu zuen. Zenbait desegigoren ondoren, 1815eko azaroaren 15ean Manuel de la Concha koronelak atzeman zuen. Mexiko Hirian Inkisizioak eta auzitegi militar batek epaitu eta 1815eko abenduaren 22an fusilatu zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José María Morelos Aldatu lotura Wikidatan